'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburuaren bigarren edizioa kaleratuko dute, hila bukatzerako

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 17a

Bitartean, liburuaren azken aleak Foru Ibilbideko argazki erakusketan daude salgai; sansebastianetan, azkenean, ez du salmenta posturik jarriko Azpeitiko Argazki Elkarteak. Liburu berriak hil honen amaierarako iritsiko dira.

'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburua. Sokamuturra Argazki Lehiaketa liburuaren bigarren edizioa kaleratuko dute, hil honen amaierarako. Sokamuturra Argazki Lehiaketa liburuak herritarren artean izan duen "harrera ona eskertu" nahi izan du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Izan ere, joan den zapatuan aurkeztu zuten liburua, eta dagoeneko azken aleak baino ez dira geratzen. Inor libururik gabe gelditu ez dadin, ordea, bigarren edizio bat argitaratzea erabaki du Azpeitiko Udalak, eta zentzu horretan, udalaren erantzuna "eskertu" nahi du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Bien bitartean, liburuaren azken aleak Foru Ibilbideko argazki erakusketan daude salgai. Liburu berriak hil honen amaieran jasoko dituztela iragarri du Azpeitiko Argazki Elkarteak, eta, beraz, San Sebastian jaietan ez da liburu salmenta posturik izango.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide