Zabor bilketako kamioi batek eta auto batek istripua izan dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 17a

Zabor bilketako kamioi batek auto bat jo du 12:40 inguruan, Sanjuandegi auzoan. Autoa errepidetik atera da eta etxebizitza baten aurka jo du. Ondorioz, autoko gidaria, 35 urteko emakume azpeitiarra, Zumarragako ospitalera eraman dute.

(Argazkia: Urola Kostako Hitza) Zabor bilketako kamioi batek auto bat jo du Sanjuandegi auzoan, 12:40 inguruan. Autoa errepidetik atera da eta etxebizitza baten aurka jo du. Ertzaintza, Udaltzaingoa eta anbulantzia bat istripuaren lekura joan dira, eta autoko gidaria, 35 urteko emakume azpeitiarra, Zumarragako ospitalera eraman dute. Udaltzaingoak Uztarriari adierazi dionez, emakumeak "zauri arinak" ditu, lepokoa jarri diote, eta "badaezpada" Zumarragako ospitalera eraman dute, osasun azterketa egitera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide