Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
UROLA KOSTAKO HITZAk eta Uztarria.eus-ek honako bideo hau grabatu zuten atzo Azpeitian egin zuten haurren danborradako lehen entseguan. Aste honetan, beste bi entsegu egingo dituzte danbor taldeek: gaur eta bihar, 16:00etan, Izarraitzen. Umeen danborradan hamar danbor talde aterako dira: Azpeitiko Ikastola Ikasberriko bi, Iraurgi Ikastetxeko hiru, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko hiru, Juan Antxieta musika eskolako bat eta Itsasi dantza taldeko bat.
https://www.youtube.com/watch?v=-qJLTZ3SXt4