Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrantzale taldea 50. aldiz irtengo da Azpeitiko helduen danborradan ostiralean, San Sebastian bezperan. 1969an irten ziren lehen aldiz arrantzaleak danborradan eta, besteak beste, talde horretan irten ziren aurrenekoz emakumeak danborra jotzen. Urtarrilaren 19ko data bereziaren atarian, bideo hau prestatu dute taldekoek, irudi zaharrak eta berriagoak nahastuta, orain arteko ibilbidearen errepasoa eginez.
Bihar, UROLA KOSTAKO HITZAn taldearen 50. urteurrenaren harira idatzitako erreportajea irakurri ahal izango da.
https://youtu.be/uhXrjZDsVX0