Pentsioak %0,25 igo izana salatu dute dozenaka herritarrek

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 15a

Dozenaka herritar elkartu dira plazan gaur. Espainiako Gobernuak orain gutxi onartu duen pentsioen %0,25eko igoera salatu dute gaur, astelehena, dozenaka jubilatuk eta pentsiodunek plazan. 70 bat herritar elkartu dira plazan gutxieneko igoera horren aurka protesta egiteko. Izan ere, pentsioen igoera horrekin 2,3 euro gehiago jasoko dituzte pentsiodunek hileak; urtean, 32,2 euro gehiago. Jubilatuek eta pentsiodunek azaldu dutenez, aurrera begira hainbat protesta deialdi egingo dute, gaia gizarteratzea beharrezkoa dela uste dutelako. "Injustiziaren aurrean jarrera aktiboa" hartzeko deia egin diete pentsiodunei eta jubilatuei gaur plazan bildutakoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide