Autoek hondatutako oinezkoen guneak eta berdeguneak, Azpeitiko Orendaundin

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 15a

Azpeitiko Landetako industriaguneko Orendaundi kalean hartutako irudi hauek igorri dizkio Uztarriari erabiltzaile batek, "azken bi urteetan gutxienez" gertatzen dena salatzeko. Erabiltzaileak azaldu duenez, hango berdeguneak zein oinezkoentzakoak –espaloiak eta zebrabideak– lokaztuta eta hondatuta gelditzen dira sarri toki horretan. "Itxura denez, autokros probak egiteko egokia da eta batik bat asteburuetan egiten dituzte", adierazi du; inguruko errepideetan "neumatiko arrastoak nonahi" agertzen direla ere gaineratu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide