Taldeko argazkia atera zuten ibiltariek Deban. (Lagun Onak MB)
Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoa abian da. Zapatuan osatu zuten Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako egitasmo berriaren lehen etapa, Azpeitia eta Deba artekoa. 49 lagunek hartu zuten parte ibilaldian. Eguraldiak ateri eutsi zion, nahiz eta lokatza asko zegoen bidean.
Egunsenti ederra ikusteko aukera izan zuten parte-hartzaileek eta bidean lagun giro aparta izan zuten ibiltariek.
Argazki gehiago ikus daitezke lotura honetan:
https://flic.kr/s/aHskAmBYdT