Hitzaldia emango du Beñi Agirrek igandean Sanagustinen

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 11

'Gipuzkoako historia nafarra' liburuan oinarrituta arituko da, 11:30etik aurrera, Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak antolatutako ekitaldiaren barruan.

Hitzaldia antolatu du iganderako Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Nafar Zuzterrak taldeak. 11:30ean jarri dute hitzordua Sanagustin kulturgunean, "lagunarteko giroan, kafea hartuz", Beñi Agirrek emango duen hitzaldia jarraitu nahi dutenentzat. Berak idatzitako Gipuzkoako historia nafarra liburuan jasotakoen gainean ariko da Agirre Azpeitian. Hitzaldian jorratutako gaietan sakontzeko aukera izango dute hala nahi dutenek ondorengo bazkarian, Sanagustinen bertan. Bazkarian parte hartzeko asmoa dutenek, hori bai, izena aurrez eman behar dute, kulturgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide