Ireki dute sokamuturrari buruzko lehen argazki erakusketa berezia

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 10a

Foru Ibilbideko udal aretoan jarri dituzte aurreneko argazkiak. Han 44 argazki, Sanagustinen 36, Lagun Onak MBn 16, Aisialdin 15 eta Juantxo Txikin 10 ikusi ahal izango dira, 500. urteurreneko ospakizunen barruan.

Atzo ireki zuten erakusketa Foru Ibilbidean. (Azpeitiko Argazki Elkartea) Martxan da Azpeitiko sokamuturrak 500 urte (1518-2018) ospakizuneko egitaraua, Foru Ibilbideko udal aretoan argazki erakusketa zabalduta. Beste lau gunetan ere izango dira erakusketak, otsailaren 13ra artean, denak ere Argazki Elkarteak antolatuta. - Urtarrilak 9-28: Foru Ibilbideko erakusketa gunea (astegunak 18:00-20:00, astebukaerak 12:00-14:00). - Urtarrilak 12-23: Sanagustin kulturgunea. - Urtarrilak 12-otsailak 13: Lagun Onak MB, Aisialdi eta Juantxo Txiki. Foru Ibilbideko gunean 44 argazki, Sanagustinen 36, Lagun Onak MBn 16, Aisialdin 15 eta Juantxo Txikin 10 ikusi ahal izango dira. Ikusi argazki gehiago sokamuturra500.eus blogean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide