Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bata goizean abiatu eta gauerdian itzuliko da; bestea 16:00etan aterako da, eta manifestazioa amaitzen denean izango da itzulera. Herriko hainbat lekutan eman daiteke izena.
Bilbon euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute larunbatean, 17:00etan, Prest gaude.Etsamos dispuestos lelopean, eta Azpeitiko Sarek bi autobus antolatu ditu hara joateko.
Autobusetako bat 10:00etan abiatuko da anbulatorio aurretik, eta ekitaldi guztiak amaitutakoan, 00:00etan, itzuliko dira herrira. Horretarako, Orkatz Kultur Elkartean eman daiteke izena.
Beste autobusa 16:00etan abiatuko da, eta manifestazioa amaitutakoan itzuliko dira Azpeitira. Kasu horretan, Orkatzen eta Niza edo Urola Express tabernetan eman behar da izena.