Ilusioz beteta hartu dituzte Azpeitian Errege Magoak

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 5a

Iritsi dira Azpeitira Errege Magoak. Lasaora ailegatu dira 17:00ak aldean Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta lurrun trenean zain zituzten ordurako hainbat herritar. Trenera igo eta guztiek elkarrekin egin dute Azpeitirainoko bidea. Han jende mordoa zuten zain, ateriak eta plastikozko poltsak eskuetan, ahalik eta gozoki gehien biltzeko. Ilusio eta poz aurpegiak izan dira nagusi haurren artean. Askok gutuna idatzi die Errege Magoei, eta gaur gauean opari pila bat jasotzeko asmoa dute. Hona hemen Errege  Magoen etorreran hartutako irudiak: [flickr_set id="72157689098389972"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide