Gutun asko jaso dituzte Erregeen laguntzaileek Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 4a

Gutunak jaso eta jaso eta gozokiak eman eta eman. Horrelaxe aritu dira arratsaldean Errege Magoen laguntzaileak Azpeitiko Sanagustinpean. Esandako ordua baino beranduxeago azaldu dira hitzordura, baina ordurako ilara luzean zai zituztenek ez dute horregatik etsi. Ume txikiak zein kozkortuagoak inguratu zaizkie Meltxor, Gaspar eta Baltasar hirukoarentzako eskariekin, eta gehienek baliatu dute aukera argazkiren bat edo beste ateratzeko ere. Bihar, Erregeak Bihar, Errege bezpera, Meltxorri, Gasparri eta Baltasarri tokatuko zaie lan egitea. 17:00etan etorriko dira Lasaora, han trena hartu eta Burdinbidearen Euskal Museoan 17:30ean egingo dieten ongietorrira hutsik egin gabe iristeko. Kabalkadan ibiliko dira gero, 19:00etan igerileku aurretik abiatuta, kalez kale. Hona hemen, gaur arratsaldeko argazki batzuk: [flickr_set id="72157691103775424"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide