Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datozen egunetan bi mus txapelketa izango dira Azkoitian eta Azpeitian. Batetik, bihar, hilaren 5ean, X. mus txapelketa jokatuko dute Azkoitiko Zurt tabernan. 15:30ean hasiko da txapelketa, eta parte hartzaileek, 30 euro ordainduko dute bikoteko. Irabazleek 600 euro jasoko dute, eta bigarren postuan geratzen direnek 250 euro. Hirugarren eta laugarren egiten dutenek, berriz, arkumea eta bi ardo botila, eta bi ardo botila eta urdaiazpikoa jasoko dituzte, hurrenez hurren.
Bestetik, larunbatean, hilaren 6an, Korralde tabernan eta Orkatz Kultur Elkartean egingo dute txapelketa. 16:00etan hasiko da izen ematea Orkatzen, eta 16:30ean hasiko da saioa. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dute, eta lau hamarrekotara, lau usteletara eta lau erregetara jokatuko dute txapelketa. Sariei dagokienez, txapela eta 500 euro jasoko dute bikote irabazleak; bigarrenek 250 euro eta ardo kaxa irabaziko dute; eta hirugarrenentzat 100 euroko eta afari bateko saria izango da. Era berean, parte hartzaile guztien arten arkumea zozkatuko dute.