Lagun Onak Mendi Bazkunaren taberna hiru hilabetez itxiko dute, "kontrabandoko tabakoa saltzea" egotzita

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 2a

Otsailaren 28an itxiko dute taberna, eta maiatzaren 28an zabalduko dute berriro. 5.500 euroko isuna ordaindu dute tabernaren arduradunek.

Lagun Onak Mendi Bazkunaren taberna. (Ihintza Elustondo) Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunaren taberna itxiko dute otsailaren 28an hiru hilabeterako. Duela sei urte eta erdi "kontrabandoko tabakoa saltzen" harrapatu zituen Guardia Zibilak tabernaren arduradunak, eta horren ondorioz zigortu dituzte. 5.500 euroko isuna ordaindu dute dagoeneko tabernariek, eta, horrez gain, lokala itxi beharko dute, maiatzaren 28ra bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide