Abenduaren 31n Aizkorrira ibilaldia egingo dugu. 07:00etan aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik. Otzaurtera autobusez joango gara eta handik oinez igoko gara Aizkorriko tontorrera. Handik Arantzazura jaitsita, 14:00etan itzuliko da autobusa Azpeitira. Nahi duenak tontorrera igo gabe San Adriango pasabidea igaro eta Urbiara joan ahal izango du.
Izena Lagun Onak mendi bazkunaren webgunean edo mendizaleen tabernan eman daiteke osteguna bitartean. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute, eta ikasleek eta langabetuek hiru euro. Gainerakoek, berriz, sei euro.
Urte berria Erlora egingo dugun ibilaldiarekin hasiko dugu. Plazatik abiatuko gara 09:00etan, eta handik Erlo gailurrera igoko gara. Urte berriari ongietorria emateko, xanpaina, ardoa eta turroiak dastatu ahal izango dira. Gainera, 11:00etan, euskal presoen eskubideen aldeko argazkia aterako dugu.