Alex Aizpuru Beasaingo elastikoarekin eta baloiarekin Madalena auzoa atzean duela. (Julene Frantzesena)
Denboraldi erdia Beasainen egin ostean, Rapido de Bouzas Galiziako taldeak fitxatu du Alex Aizpuru
Kaxe (Azpeitia, 1994) futbolaria. Vigoko taldearekin ariko da azpeitiarra denboraldia bukatu bitartean. Aizpuruk HITZAri jakinarazi dionez, "oso gustura" dago fitxaketarekin, "jokatzeko aukera eskaini" diolako Galiziako taldeak. Gaur da Galiziara joatekoa, eta gaur bertan aurkeztuko du taldeak azpeitiar jokalaria. Lehen entrenamendu saioa ere gaur egingo du Rapido de Bouzasekin.
Orain arte Espainiako Hirugarren Mailan jokatu du Kaxek, baina orain urrats bat egin du, eta Espainiako Bigarren B Mailan ariko da Rapido de Bouzasekin. Azpeitiarrak denboraldi erdi bikaina egin du Beasainekin; izan ere, Espainiako Hirugarren Mailako IV. multzoko pitxitxia izan da Kaxe.
Duela bi aste
elkarrizketa egin zion UROLA KOSTAKO HITZAk azpeitiarrari.