Presoen eskubideen aldeko manifestazio bana egingo dute Urte Zahar iluntzean Azkoitian eta Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 26a

Azpeitiko eta Azkoitiko Sare dinamikek manifestazioak deitu dituzte Urte Zahar iluntzerako. Azkoitian 18:30ean egingo dute, plazatik abiatuta, Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea lelopean. Hainbat azkoitiarrek eman diote atxikimendua manifestazioari, hala nola Miriam Etxaniz, Luis Paredero, Felix Azurmendi, Eneritz Arrieta, Ane Mangax, Joxe Mari Larrañaga, Imanol Alberdi, Margari Artola, Elduara Korta, Juan Luis Uria, Igor Isuskiza, Mari Karmen Elorza, Miren Olariaga eta Unai Aranbarri. Azpeitian ere 18:30ean egingo dute manifestazioa, igerilekuaren aurretik aterata. Gainera, Azpeitiko Sarek hitzaldia antolatu du urtarrilaren 10erako. Hain zuzen ere, Enekoitz Esnaola kazetariak eta Anaiz Funosas Bake Bideaneko kideak Armagabetzearen ondoren presoak? solasaldia eskainiko dute Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide