Azpeitiko Gaztetxeko kideek jaiotza alternatiboen erakusketarekin hasi dute gaur eguerdian Din Dan Oi! eguna. Hain zuzen ere, dozena erdi jaiotza inguru jarri dituzte ikusgai sanagustinpean, eta herritarrak gerturatu dira horiek ikustera.
Arratsaldean jarraituko dute festa egunarekin; izan ere, hainbat kontzertu izango dira Urtzi tabernan nahiz Gaztetxean. Baserriko Ollaskue Labien eta Verräter taldeek kontzertu bana eskainiko dute 18:00etan hasita, Urtzi tabernan. 22:30ean hasita, berriz, The Friday`s Crew eta Bultz! taldeek
Harresien gainetik eta
Erraiak disko berriak aurkeztuko dituzte Gaztetxean.
Honako lotura honetan irakur daiteke Bultz! taldeko bateria-jotzaile Xabier Arrietari atzoko egunkarirako egindako elkarrizketa.
Hona hemen jaiotza alternatiboen erakusketako irudiak: