Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreneko etapa urtarrilaren 13rako antolatu dute mendizaleek, Azpeitia-Deba artekoa.
Datorren urterako egitasmo berri bat prestatu du Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak: Azpeitia-Bilbo 2018 ibilaldia. Zortzi etapetan egingo dute mendizaleek zeharkaldi hori. "Azpeitia-Hazparne 2017 ibilaldia eredu hartuta antolatu dugu", esan du mendizale elkarteak.
Aurten egin duten Azpeitia-Hazparne etapaz etapako ibilaldia izan dute oinarri: "Jendearen parte hartzea garrantzitsua izan da, eta jendeak antzeko zerbait antolatzeko eskatu digu. Guretzat, berriz, aurten izan dugun esperientzia kontuan hartuta, ez da zaila izan beste erronka bati heltzea", azaldu du Lagun Onak MBk. Esan du, horrelako irteera bat edo bestelakoren bat antolatzeak antzeko lana ematen diola elkarteari.
Zortzi etapa antolatu dituzte, denak 20-25 kilometro artekoak dira, eta GR eta PR izeneko ibilbideetan zehar egingo dituzte; "ahal den neurrian, Kantauriko kostari segika", zehaztu dute.
Azpeitia-Bilbo 2018ko etapak:1- Azpeitia-Deba. 23,5 kilometroko ibilbidea. Urtarrilaren 13an, larunbata, egingo dute.
2- Deba-Lekeitio. 21 kilometroko ibilbidea. Otsailaren 24an, larunbata.
3- Lekeitio-Elantxobe. 21 kilometro. Martxoaren 17an, larunbata.
4- Elantxobe-Bermeo. 23 kilometro. Apirilaren 14an, larunbata.
5- Bermeo-Bakio. 18 kilometro. Maiatzaren 12an, larunbata.
6- Bakio-Plentzia. 23 kilometro. Ekainaren 16an, larunbata.
7- Plentzia-Getxo. 22 kilometro. Irailaren 15ean, larunbata.
8- Getxo-Bilbo. 17 kilometro. Urriaren 20an, larunbata.