Jone Urkizuk hirugarren egin du Trail Villaviciosa Cabranes mendi lasterketan

Nerea Uranga 2017ko abenduaren 22a

25 kilometroko proban lortu du podiuma azpeitiarrak

Jone Urkizu eskuinetik aurrena dagoena da. Jone Urkizu Azkoitian bizi den azpeitiar lasterkariak hirugarren postua lortu zuen abenduaren 17an Trail Villaviciosa Cabranes (Asturias, Espainia) lasterketan. 25 kilometro proban lortu zuen podiuma, Azara Garcia de los Salmonesen (02:24:25) eta Maria Fernandez Polonioren (02:51:50) atzetik bukatuta. Urkizuk 02:52:01 denboran bukatu zuen lasterketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide