Maider Aginaga eta Iker Belintxon lezoarrek irabazi dute Azpeitiko Dantza Suelto Txapelketa

Nerea Uranga 2017ko abe. 22a, 11:27

Hamasei bikotek parte hartu dute San Tomas egunean jokatu den Azpeitiko XVII. Dantza Suelto Txapelketan

Gazteen Azpeitiko XVII. Dantza Suelto Txapelketa jokatu zen atzo, San Tomas egunez, Sanagustin kulturgunean. Txapelketa Maider Aginaga eta Iker Belintxon lezoarrek irabazi dute. Haien atzetik, bigarren, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrek egin dute. Hirugarren postua Enara Arrizabalaga azpeitiarrak eta Iker Sarasua azkoitiarrak lortu dute. Hamabi urtetik beherakoen sari berezia, berriz, Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrek eskuratu dute. Sailkapena: 1. Maider Aginaga eta Iker Belintxon (Lezo) 2. Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza (Azpeitia) 3. Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia) 4. Elaia Elorza eta German Aranburu (Azpeitia) 5. June Elorza eta Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
  • 12. urtetik beherakoen sari berezia: Nora Aizpuru eta Iker Zabala (Azpeitia)
  Hamasei bikotek parte hartu dute lehian. Horietatik zazpi bikote izan dira bi kideak azpeitiarrak dituztenak: Elaia Elorza eta German Aranburu, Nagore Kerejeta eta Aner Kerejeta, Nora Aizpuru eta Iker Zabala, Jone Arriaran eta Eki Aizpuru, Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola, Alaitz Elorza eta Aner Elorza, eta Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza. Azkoitiko eta Azpeitiko kidez osatutako bi bikotek ere parte hartu dute txapelketan: Enara Arrizabalagak eta Iker Sarasuak nahiz June Elorzak eta Eneko Sarasuak. Errezilgo bi bikote ere aritu dira dantzan: Janire Labaka eta Julen Labaka eta EkiƱe Uzkudun eta Unax Labaka. Horiez gain, eskualdekoak ez diren beste bost bikote ere izan dira Azpeitian: Maider Aginaga eta Iker Belintxon (Lezo), Irati Saizar eta Danel Serrano (Lezo), Danele Atxukarro eta Endika Osa (Hondarribia-Lezo), Olatz Azkue eta Mattin Etxebeste (Lezo-Oiartzun) eta Ane Anuariz eta Mikel Esnaola (Lezo). [flickr_set id="72157691332251715"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide