Hankak eta gerriak, musikaren erritmora

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 19a

Salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuen erritmora, gogotik astindu zuten gorputz osoa batek baino gehiagok joan den ostiralean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Urrestillako Angel Oiarzabalen dantza eskolakoek afaria egin zuten bertan, eta, ondoren, dantzan aritu ziren ikasleak zein hainbat herritar gaueko ordu txikiak arte. Gau hartan hartutako irudiekin Kulturazek osatutako bideoa da honakoa. https://www.youtube.com/watch?v=XpX1_MonPSA  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide