Azpeitiko Gabon eguneko abesbatzen Jaiotzan parte hartu nahi dutenek entsegua egingo dute ostiralean

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 19a

Usadioari jarraituz, Julian Barrenetxea Abesbatzak eta Parrokiko Abesbatzak Jaiotza aterako dute datorren igandean, 18:30ean. Abesbatzetakoek ez ezik, hainbat herritarrek ere hartuko dute parte egitasmoan, eta abesbatzen Jaiotzan parte hartu nahi dutenek entsegua egingo dute ostiralean, 20:00etan, Udal Musika Bandak Soreasun duen lokalean.

Gabon eguneko abesbatzen Jaiotzan parte hartu nahi dutenek entsegua egingo dute ostiralean. Gabon eguna kantu giroan dator aurten ere, eta usadioari jarraituz, Azpeitiko Julian Barrenetxea Abesbatzak eta Parrokiko Abesbatzak Jaiotza aterako dute datorren igandean, 18:30ean. Abesbatzetakoek ez ezik, hainbat herritarrek ere hartuko dute parte egitasmoan, Plaza Txikitik abiatu eta Goiko kaleko plazatxoan amaituko duten ibilbidean zehar gabon kanta ezagunak kantatzen. Hala, Gabon eguneko abesbatzen Jaiotzan parte hartu nahi dutenek entsegua egingo dute ostiralean, 20:00etan, Udal Musika Bandak Soreasun duen lokalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide