Maite Frankok ipuin kontaketa eskainiko du hilaren 27an, Azpeitiko Kimu Bat Gardenen

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 19a

Lau urtetik aurrerako umeentzat eta dohainik izango da ipuin kontaketa hilaren 27an, 16:00etan. Saiora joateko asmoa dutenek beharrezkoa dute aurrez izena ematea kimubat@kimubat.com helbidera idatzita edo 943-15 00 85 telefono zenbakira deituta.

Maite Franko ipuin kontalaria. (Argazkia: Maite Franko) Maite Franko ipuin kontalariak saioa eskainiko du hilaren 27an, asteazkena, 16:00etan, Azpeitiko Kimu Bat Gardenen. Ipuin kontaketa lau urtetik aurrerako umeentzat izango da, dohainik, eta saioa bukatzen denean txokolatada izango da bertaratzen diren guztientzat. Saiora joateko asmoa dutenek beharrezkoa dute aurrez izena ematea kimubat@kimubat.com helbidera idatzita edo 943-15 00 85 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide