'Z U L O' film laburra aurkeztuko dute hilaren 29an, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 19a

19:00etan izango da emanaldia, eta amaitutakoan solasaldia egingo dute Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga filmeko zuzendariarekin.

Erika Olaizola azpeitiarrak eta Amancay Gaztañaga zestoarrak idatzi eta zuzendutako Z U L O film laburra aurkeztuko dute hurrengo ostiralean, hilaren 29an, Azpeitiko Soreasu antzokian. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta ondoren solasaldia izango da bi zuzendariekin. Buruhandi baten eta gizaki baten arteko maitasun istorioa kontatzen du hamahiru minutuko filmak, eta Olaizola eta Zestoako antzerki eskolako kideak dira hango aktoreak. Filma estreinatu ostean, hainbat sari jaso du ikus-entzunezko lanak: irailean, Leikeitioko Euskal Zine Bileran amateur mailako film labur onenaren saria lortu zuen; azaroan, berriz, Bilboko 59. Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian Euskal Zuzendaririk Onenaren Saria jaso zuen. Gipuzkoako Hitzak filmari buruzko erreportajea egin zuen azaroan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide