Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xebastian Lizasok jantziko dio txapela bihar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazleari. "Ohore" hori izaterik espero ez bazuen ere, "gustura" dago bertsolaria. Bertsotarako sena duen familia da Lizasotarrena: aita Joxe Lizasoren bidea hartu zuen gaztetan Xebastianek, eta haren bidea segitzen du egun seme Beñatek. Finalaren atarian, parez pare jarri dira aita-semeak, Xebastian eta Beñat; batek galdetu eta besteak erantzun, puntuka aritu dira. Biharko finalaz, bertsolaritzaz, eta Joxe Lizaso zenaz aritu dira, besteak beste. Hona hemen UROLA KOSTAKO HITZAK, Uztarriak eta Kulturazek elkarlanean egindako bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=0XZpINL56Qc&feature=youtu.be