ARGAZKI BILDUMA: Giro ederrean ari dira Elosiaga auzoan Santa Luzia eguna ospatzen

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 13a

Dozenaka lagun elkartu dira Añota sagardotegian hamaiketakoa egiteko. (Julene Frantzesena) Gaur, abenduak 13, Santa Luzia eguna, urtero legez ospakizunetan murgilduta dira herritarrak Elosiaga auzoan. Egitaraua mezarekin hasi dute 10:30ean, Santa Luzia baselizan. Zumaiako eta Azpeitiko abesbatzak eta Jose Luis Frantzesena organo-jotzaileak parte hartu dute bertan. Gainera, aurten, Juan Bautista Mendizabal historialariak Elosiagaren eta San Inazioren arteko loturaz azalpenak eman ditu meza ostean. Tenperatura hotza tarteko, hamaiketakoa Añota sagardotegiaren barruan egin dute bertaratu diren dozenaka lagunek. Jan-edanaz gozatu dute, Itzeder eta Txibilter trikitilariek eskainitako doinuek lagunduta. Eguerdi partean, berriz, herri kirolak egin dituzte. Hain zuzen ere, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolariek eta Martin Mendizabal eta Elias Perez harrijasotzaileek egin dute erakustaldia. Festa egunari bukaera bazkariarekin emango diote, Añota sagardotegian, 14:00etan hasita, eta arratsaldean bertsolariekin eta trikitilariekin erromeria izango dute. [flickr_set id="72157690951112425"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide