Eneko Gereñok irabazi du sokamuturraren 500. urteurreneko logo lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 12a

  Eneko Gereño (1998) nuarbetarrak irabazi du Azpeitiko sokamuturrak 500 urte logo lehiaketa. Hamabi lagunek hamalau lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta epaimahaiak erabaki du Gereñoren lana saritzea. Horrenbetsez, 300 euroko diru saria jasoko du nuarbetarrak.  Gereño tarteka aurkeztu izan da logo eta kartel lehiaketa batzuetara –Antzerki Topaketetara, adibidez–, eta hau du aurreneko saria. "Logotipo sinplea egitera joan nintzen, lehen bistadizoan antzematen dena zer den", dio Gereñok. 2018an Azpeitiko kaleko zezenak-sokamuturrak 500. urtea beteko du, eta Zezen Beltz Elkarteak, lehengo eta gaurko sokamutilek, Argazki Elkarteak, Musika Bandak, Udalak eta sokamuturzaleek osatzen dugu Herri Batzordea. Urtarrilaren 3an aurkeztuko dugu ospakizunaren egitaraua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide