Gaur jokatu dute Durangon (Bizkaia) Joseba Jaka herri laskerketaren XV. edizioa, eta Maite Etxezarreta korrikalari azpeitiarra nagusitu da nesketan. Hain zuzen ere, 23 minutu eta 3 segundo behar izan ditu azpeitiarrak sei kilometroko ibilbidea osatzeko, eta sailkapen orokorrean, 16. postuan helmugaratu da.
Haren ostean, proba 25 minutu eta 11 segundotan eginda, sailkatu da Maider Korta azpeitiarra. Bigarren izan da Korta eta sailkapen orokorrean 39.a. Hirugarren, berriz, Aitana Merinok egin du (26:11).
Gizonezkoetan, berriz, hirugarren egin du Mikel Garate azkoitiarrak. Hark 21 minutu eta 4 segundotan egin du proba. Lasterketa Ekaitz Kortazarrek irabazi du (20:33), eta bigarren sailkatu da Aitor Uriarte (21:02).