Ane Juradoren kontzertua izango da bihar, Azpeitiko Uranga jatetxean

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 8a

Ane Jurado musikari azpeitiarrak kontzertua emango du bihar, larunbata, Azpeitiko Uranga jatetxean. 22:30ean hasiko da saioa, eta doan izango da sarrera. Umetatik gustatzen zaio musika Juradori, eta gitarra eta ahotsa uztartuz, bakarlarien bertsioak jotzen ditu: Tracy Chapman, Bon Iver, John Mayer eta Russian Red musikarienak, besteak beste.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide