Jon Gurrutxaga bigarren sailkatu da Mallabiako Bertsolari Gazteen III. Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 8a

Atzo jokatu zen Mallabiako Gazte Taldeak antolatzen duen Mallabiako Bertsolari Gazteen Txapelketako finala, eta Jon Gurrutxaga bertsolari azpeitiarra bigarren postuan sailkatu zen. Bi kanporaketa izan ditu txapelketak; haietako bakoitzean lau bertsolari lehiatu dira, eta kanporaketa bakoitzetik bi sailkatu dira finalera. Atzoko finalean, azpeitiarrarekin batera, beste hiru bertsolari aritu ziren kantuan: Beñat Iguaran, Unai Mendizabal eta Txaber Altube. Publikoak erabaki zuen zein izan zen bertsolaririk onena atzoko saioan, eta haien arabera, Iguaran aritu zen ondoen kantuan. Bigarren postuan sailkatu zen Gurrutxaga, eta hark azaldu duenez, "oso gustura" gelditu zen egindako lanarekin. "Erritmo biziko saioa izan zen, eta uste dut jendearengana iritsi nintzela". Errigorako saskia jaso zuen sari gisa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide