Eneritz Arrieta azkoitiarrak irabazi du Emakume Master Cupeko Lehen Mailako finala

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 6a

Bi aukera zeuden: Emakume Master Cup lau eta erdiko pilota txapelketako txapela Azkoitira edo Azpeitira joatea. Eta Azkoitira eramango du Eneritz Arrietak, 22 eta 12 hartu baitu mendean Maite Iriarte azpeitiarra. Gaur, asteazkena, jokatu dute Lehen Mailako finala 12:00etan hasita, Sopelako (Bizkaia) pilotalekuan, eta jendetza izan da norgehiagoka ikusten. Partida guztian aurretik izan da Arrieta, eta Iriartek lehia mantentzea lortu badu ere, azkoitiarra aise nagusitu da. Hemen irakur daitezke Arrietari eta Iriarteri finalaren atarian egindako elkarrizketak. https://www.youtube.com/watch?v=FumE9JOQTks

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide