Azpeitiarrek martxan dituzten kooperazio proiektuen gaineko erakusketa zabaldu dute Sanagustinen

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 6a

Kooperazio proiektuak martxan dituzten herritarrak eta udal ordezkariak. (Eli Aizpuru) Azpeitiarrek hainbat koperazio proiektu dituzte martxan gaur egun Nikaraguan, Mexikon, Salvadorren, Saharan, Ruandan eta Swazilandian, eta proiektu horien gaineko erakusketa zabaldu zuten atzo Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Udalak diruz laguntzen ditu proiektu horiek, eta erakundeak azaldu duenez, aurrekontuen %0,7 bideratzen du koperazio proiektuetara. Gainera, kooperante gazteentzako diru laguntzak martxan dituela eta horiek indartu nahi dituela esan du udalak. Herritarren lekukotzekin osatutako bideoa eman zuten aurrena, eta ondoren zabaldu zuten datozen egunetan ere ikusgai izango den erakusketa. https://www.youtube.com/watch?v=nSVsIzUNuBs

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide