Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bazkide txartela edo neurketarako sarrera erakustea nahikoa izango da autobusa erabili ahal izateko. 17:00etan eta 17:30ean irtengo dira autobusak, anbulatorio aurretik. Aldez aurretik erosita merkeagoak izango dira sarrerak.
Lehen aldiz jokatuko du Sammic ISBk Urrezko LEB ligako etxeko partida bat Azkoitiko kiroldegian. Zapatuan izango da; 18:00etan hasita, Mallorkako Iberostar Palma taldearen kontra ariko dira Lolo Encinasen gizonak.
Lekualdatze hori dela eta –Azpeitian jokatu izan ditu orain arteko partida guztiak Sammic-ek–, autobus zerbitzu berezia jarri du Iraurgik, Azpeititik joan-etorria egin nahi duten zaletuentzat. Bazkide txartela edo neurketarako sarrera erakustea nahikoa izango da autobusa erabili ahal izateko. 17:00etan eta 17:30ean irtengo dira autobusak, anbulatorio aurretik. "Ekimen hau ondo ateratzen bada, eta autobusak errentagarriak badira, gainontzeko partiduetan ere autobusak jartzea planteatu" dezaketela esan dute klubeko arduradunek.
Sarrerak merkeago aurrez erosita
Autobusa jartzeaz gain, zaletuak Azkoitiko partidara erakartzeko beste neurri bat ere hartu du Iraurgik. Horrela, aldez aurretik erosita merkeagoak izango dira sarrerak, 5 euro; Azpeitiko Eguzkitzan eta Azkoitiko Zurten eros daitezke. Egunean bertan ohiko prezioa izango dute txartelek, 10 euro.