Internetez zuzenean jarraitu ahal izango da gaur Azpeitiko 'Konstituzioa vs Herri borondatea' mahai-ingurua

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 6a

19:00etan izango da, Sanagustin kulturgunean. Arnaldo Otegi (EH Bildu), David Fernandez (CUP), Francesc Matas (Esquerres per la Republica Catalana) eta Carmen da Silva (BNG) izango dira hizlariak.

Konstituzioa vs Herri borondatea izeneko mahai-ingurua egingo dute gaur arratsean Azpeitian. 19:00etan izango da, Sanagustin kulturgunean, eta Arnaldo Otegi (EH Bildu), David Fernandez (CUP), Francesc Matas (Esquerres per la Republica Catalana) eta Carmen da Silva (BNG) izango dira hizlariak. Azpeitiko EH Bilduk antolatu du saioa eta gaur bertan jakinarazi dute Internetez zuzenean jarraitzeko aukera izango dela, streaming bidez, lotura honetan. "Hitzordura joan ezin dutenentzat, beraz, aukera dago saioa zuzenean ikusteko, baina gainontzeko guztiak gonbidatuta daude gaur arratsaldean Sanagustin kulturgunera", diote antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide