Iker Aizpuru azpeitiarrak bi domina lortu ditu kirol egokituko IWAS Munduko Jokoeta, orain arte

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 5a

Ezkerretik aurrena da Aizpuru. (Izarraitz igeri elkartea) Iker Aizpuru azpeitiarrak bi domina lortu zituen atzo, abenduak 4, Portugalen –Vila Real De Santo Antonio herrian–jokatzen ari diren kirol egokituko IWAS Munduko Jokoetan. Aizpuru gazteena da txapelketako parte-hartzaileen artean, baina hala ere, bi aldiz igo zen podiumera atzokoan. Zilarrezko domina eskuratu zuen 50 metro bizkarrez proban, eta brontzezko domina 50 metro tximeletan. Bihar, abenduak 6, bukatuko da txapelketa. Kirol Egokituko Espainiako Federazioak deitu zuen azpeitiarra jokoetarako. (Argazkia: Izarraitz igeri elkartea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide