Oier Alkorta eta Eneko Martija palista azpeitiarrak, Gipuzkoako txapeldun

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 4a

[caption id="attachment_329321" align="aligncenter" width="300"]Martija eta Alkorta. (U.Alkorta) Martija eta Alkorta. (O.Alkorta)[/caption] Oier Alkorta eta Eneko Martija azpeitiarrek 22 urte azpiko Gipuzkoako gomazko pala finala irabazi dute. Joan den ostiralean jokatu zuten partida, eta beste urte batez, txapela janztea lortu zuten Azpeitiko bi gazteek. Ikasberri kirol elkarteko palistak nor baino nor aritu ziren Altzatarrako bikotearen aurka, eta markagailuan 25-13 nagusitu ziren azpeitiarrak. Zarauzko Aritzbatalde frontoian jokatuko zuten norgehiagoka, 20:00etan hasita. Ez da aurten jantzi duten aurreneko txapela. Izan ere, joan den urtarrilean Euskal Herriko txapeldun izan ziren Alkorta eta Martija.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide