IRUDIETAN: Azpeitiarrek agurtu dituzte Landetako San Eloi jaiak

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 3a

Hotza izan da aurtengo protagonistetako bat Azpeitiko Landeta auzoko San Eloi jaietan. Ostiraletik gaur bitartean, ez du hutsin egin, eta egunero etorri da bisitan. Baina auzotarrek ederki egin diote aurre eguraldiari nahiz hotzari, eta ez da festa girorik falta izan hiru egunetan zehar. Gaur eguerdian bukatu dituzte prestatuta zituzten ekintzak. Azoka, sagardo dastaketa, zezen txikiak eta poniak izan dira, eta dozenaka lagun hurbildu dira Landetara. Bufandak eta txanoak jantzita, giro jatorrean agurtu dituzte saneloiak datorren urtera arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide