Igandean, abenduaren 3an, ospatuko da Euskararen Eguna. Horren harira, euskararen aldeko festa bat antolatu du Elkar-ekinek ostiralerako. Trikitilariak, bertsolariak, jolasak nahiz pintxoak jarriko dituzte, eta euskararen aldeko mezua zabalduko dute. Bide batez, Errigorako saskiak ere egun horretan banatuko dituzte.