Azpeitiko eta Azkoitiko Koket, Farmazabal, Pipes eta Grieta saltokiek Singular Dendak ziurtagiria jaso dute

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 28a, 22:03

Ziurtagiria jaso duten saltokietako eta erakundeetako ordezkariak. (Azpeitiko Udala) Gipuzkoako Merkataritza Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Singular Dendak ziurtagiria jaso dute Azpeitiko eta Azkoitiko lau saltokik. Singular Dendak ziurtagiriak saltokiek eskaintzen duten tratu pertsonalizatua aitortzen du, eta gaur, asteartea, Azpeitiko Koket arropa dendak, Farmazabal parafarmaziak eta Pipes umeen arropa dendak eta Azkoitiko Grieta arropa dendak jaso dute ziurtagiri hori. Saltoki horiek "izaera propioa" dutelako eta bezeroei eskaintzen dien "gertuko" tratuagatik jaso dute aitortza, Gipuzkoako beste 73 saltokirekin batera. Azpeitiko udaletxean egindako sari banaketan parte hartu dute, besteak beste, Agustin Lizarralde Azpeitiko Udaleko eta Ana Azkoitia Azkoitiko Udaleko zinegotziek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide