Hernandorena Sariketan parte hartu zuten bertsolariak. Ezkerretik aurrena da Gurrutxaga. (Bertsozale Elkartea)
Jon Gurrutxaga bertsolari azpeitiarra bigarren sailkatu zen larunbatean Baionako Zizpa gaztetxean jokatu zen Hernandorena Sariketako finalean. Gurrutxagarekin beste bost bertsolari aritu ziren lehian: Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Maider Arregi, Nahia Sasco eta Aitor Servier. Gurrutxaga eta Arregi iritsi ziren buruz burukora, eta Arregi nagusitu zen saioaren azken txanpa horretan.
Hainbat lan egin behar izan zituzten bertsolariek: zortziko txikikoa, zortziko handikoa, puntu-erantzunak eta hamarreko txikia. Lan horiek eginda, puntu gehien Arregik eta Gurrutxagak jaso zituzten. Lehenen eta bigarren sailkatu ziren bertsolari horiek, eta Aitor Servier izan zen sailkapeneko hirugarrena. Aratz Igartzabalek, berriz, publikoaren Zizpa saria jaso zuen.