Urrestillara goiz-pasa antolatu du Lagun Onak MBk iganderako

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 27a

(Lagun Onak MB) Datorren igandean, abenduaren 3an, ibilaldi irekia egingo du Lagun Onak mendi bazkunak. Goiz-pasa izango da, eta honako ibilbide hau egingo dute: Azpeitia-Oinatz-Urrestilla-Azpeitia. Bertan parte hartzeko ez dago aurrez izena eman beharrik, nahikoa izango baita igandean 09:00etan plazara gerturatzea, handik ekingo baitiote ibilaldiari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide