Maite Etxezarreta azpeitiarra azkarrena izan da, Donostiako hamar kilometroko lasterketan

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 27a

Emakumezkoetan aurrena helmugaratu zen Etxezarreta, eta 36:26 denbora eginda amaitu zuen 10 kilometroko proba.

Maite Etxezarreta, atzo Donostian jokatu zen 10 kilometroko proban. (Argazkia: Maite Etxezarreta) Maite Etxezarreta azpeitiarra emakumezkoetan aurrena helmugaratu zen atzo, azaroak 26, Donostian jokatu zen hamar kilometroko lasterketan. Azpeitiarrak 36:26 denbora eginda amaitu zuen 10 kilometroko proba, eta sari bezala garaikurra jaso zuen. Etxezarretaren esanetan, azken aldian "lasterketa askotan" ari da parte hartzen, eta orain "pixka bat atseden hartu" nahi du. (Argazkia: Maite Etxezarreta)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide