Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketaren lehen fasean sailkatu da Ilunpe taldea

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 27a

Euskal Herriko kluben arteko IV. Txapelketaren aurreko fasea jokatu zen larunbatean Azpeitiko Frontoi Txikian. Ilunpek eta Galdakaoko Adiskide taldeak neurtu zituzten indarrak, eta azpeitiarrek lortu zuten txapelketaren lehenengo fasera sailkatzea, partida guztiak irabazi ostean. Hiru partida jokatu zituzten guztira: lau eta erdiko partidan, Iriarte 18-16 nagusitu zen Legorbururen aurka; buruz burukoan, Egiguren azpeitiarrak ere ozta-ozta irabazi zion Carrerasi. 18-17 geratu zen haien partidaren markagailua; azkenik, binakakoan, Apazetxea eta Uzkudun Ilunpeko jokalariek 22-14 irabazi zuten Atutxa eta Galarzaren kontra.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide