Dantzari txikien ikuskizunarekin ospatu dute Itsasi Eguna Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 25a

Goizean, 11:30ean, eman diote hasiera ospakizunari, parrokian egin duten elizkizunarekin. Ondoren, taldeko dantzari gaztetxoenek hainbat dantza eskaini dute Frontoi Txikian.

Itsasi Eguna ospatzen ari dira gaur, zapatua, Itsasi kultur taldeko ehunka lagun. Goizean, 11:30ean, eman diote hasiera ospakizunari, parrokian egin duten elizkizunarekin. Ondoren, kalejira egitekoak ziren, baina euriagatik bertan behera geratu da, eta taldeko dantzari gaztetxoenek hainbat dantza eskaini dituzte Frontoi Txikian. Pilotalekuko harmailak jendez bete dira, eta ospakizuna borobiltzeko, taldekide guztiak bazkaltzera joan dira. Hona hemen Itsasi Eguneko goizak eman duena iruditan: (Argazkiak: Nerea Uranga) [flickr_set id="72157687719533912"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide