Bi autoren arteko istripua izan da Azpeitian, eta bi lagun zauritu dira

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 23a

Bi autoren arteko istripua izan da gaur, 11:15 inguruan, Munategin. Loiolako Inazio hiribidean egin dute talka bi autok, Azkoitirako norantzan, eta, Ertzaintzaren arabera, bi pertsona arin zauritu dira. Zaurituak Azpeitiko anbulatoriora eraman dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide