Eskola jazarpena lantzeko ipuinen eta fimen gida prestatu du Azpeitiko Udal Liburutegiak

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 23a, 12:32

Haur eta gaztetxoekin lantzeko liburu eta pelikulen gidaren irudia. Eskolan ematen diren jazarpen egoerak haur eta gaztetxoekin lantzeko liburu eta filmen gida prestatu du Azpeitiko Udal Liburutegiak. Bihar, hilak 24, Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldiak egingo dituzte Sanagustin kulturgunean, UEUk eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatuta. Topaketetan, eskola jazarpenari nola aurre egin aztertuko dute hainbat adituk. Jardunaldia aitzakitzat hartuta osatu dute eskola jazarpenari buruzko liburu nahiz filmen gida. Bertan jaso dituzte, besteak beste, honako liburu hauek: Fernando Morilloren Zauri ezkutuak, Egiaren jokoaGatazkaren gela eta Carlotaren egunkari urdina. Ez da Azpeitiko Udal Liburutegiak gizarte gaien inguruan prestatu duen aurreneko gida. Duela hilabete batzuk, aniztasun funtzionala lantzen duten ipuinen gida osatu zuten. Joan den urrian, berriz, doluaren eta heriotzaren gaiak lantzeko materiala bildu eta herritarren eskuragarri ipini zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide