Haurrak eta gurasoak kantuan, Santa Zezilia eguneko kontzertuan. (Maialen Etxaniz)
Gaur, azaroak 22, Santa Zezilia eguna da, musikarien eguna. Gaurko egunez urtero egiten duten moduan, aurten ere kontzertua eskaini dute Juan Antxieta musika eskolako kideek. Aurrena, Musikalean egitasmoa plazara eraman dute musika eskolako ikasleek, eta, ondoren, 19:00etan hasita, kontzertua eskaini dute Sanagustin kulturgunean. Haurrak, gaztetxoak eta musika eskolako irakasleak ez ezik, oholtzara igo dira gurasoak, San Martin egoitzako egoiliarrak, Atzegiko lagunak nahiz Kantujirako, Kulturaz kooperatibako eta Kultur Mahaiko kideak zein Azpeitiko Udaleko zinegotziak. Guztiek euskal kantutegian ezagunak diren abestiak kantatu dituzte ordubete pasatxo iraun duen emanaldian, beraien eguna giro ederrean ospatuz.
https://www.youtube.com/watch?time_continue=299&v=7aeyNXRM8VQ
Argazki bilduma osoa
Uztarria.eus-en ikus daiteke.