Ospitalera eraman dute Sistiaga Errekako harrobi inguruan istripua izan duen gizona

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 22a

Sistiaga Errekan irauli den kamioia. (Bomberos Euskadi) Azpeitiko Sistiaga Errekako harrobiaren inguruan istripua gertatu da gaur arratsaldean, 17:30 inguruan. Kamioi bat baso bide batean bidetik atera eta maldan behera erori da. 54 urteko gizon urretxuar bat (Gipuzkoa) zihoan ibilgailuaren barruan, eta suhiltzaileak bertaratu dira hari laguntzera. Konbultsioak, kolpeak eta zauriak zituen gidariak, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide