Azpeitiko Izarraitz igeri elkarteak urteko batzarra egingo du bihar

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 21a

Hizpide izango dituzte, besteak beste, balantze ekonomikoa eta kirol jardueren balantzea. Sindikatu Zaharrean egingo dute batzarra.

Bihar, asteazkena, urteko ohiko batzarra egingo du Izarraitz igeri elkarteak. Bilkura Sindikatu Zaharrean egingo dute, eta bi deialdi ditu. Aurrena, 20:00etan izango da, eta 20:15ean bigarrena. Honako hau izango da batzarreko gai ordena:
  • Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onespena hala badagokio.
  • 16/17 denboraldiaren balantze ekonomikoa.
  • 16/17 denboraldiaren kirol balantzea.
  • Zuzendaritza batzordearen gehitzea.
  • Eskaera-galderak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide